Ikastola eredua. Lanbide Heziketa eraldatzen

 

Lanbide Heziketa euskalduna eskaintzen dute ikastolek, lan mundua ere euskalduntzeko. Eskaintza zabala dute erdi mailako ikasketetatik goi mailakora, eta unibertsitaterako bidea ere irekitzen dute. Ikasketarako metodologia berri eta berritzaileak eta punta-puntako ekipamendu eta instalazioak dituzte, ikasleak lan mundurako prestatzeko. Guztiarekin Ikastola Eredua Lanbide Heziketa ere eraldatzen ari da. Ekainaren 5etik 16ra bitartean irekita egongo da aurre-matrikulatzeko aukera. Uztailaren 13tik 19ra bitartean, berriz, egingo da matrikulatzea.

Euskalduna

Euskaraz munduratzeko lanera, Lanbide Heziketa euskaratik egingo duzu ikastolan. Giro euskaldunean garatuko dituzu zure ezagutzak eta konpetentziak, eta, aldi berean, trebatuko zara, baita ere, gaztelaniaz eta ingelesez.

Eraldatzailea

Erronketan oinarrituriko metodologia berritzaileak erabiliko dituzu ikastolan, Ethazi edo metodologia aktiboak, lanketa kooperatiboan arituko zara eta ekintzailetasuna garatuko duzu, punta puntako ekipamendu eta instalazioen bitartez.

Lan munduari loturik

Enpresetako egoera errealekin lan egingo duzu. Lanbide Heziketa duala eskaintzen dizugu ikastolan, ikasiz lan egiteko eta lan eginez ikasteko. Enpresekin harreman estua dugu, lan poltsa propioak ditugu. Gure ikasle ia guztiek lana aurkitzen dute ikasketak amaitu orduko. Atzerrian lan egiteko aukera ere izango duzu Erasmus+ programen bitartez.

Ikasten jarraitzeko

Aukera duzu erdi mailatik goi mailara igarotzeko eta goi mailatik unibertsitatera. Formazio osagarriak ere eskaintzen ditugu: zertifikazio profesionalak (Hobetuz, Lanbide) eta bestelakoak (EGArako prestakuntza…)

 

Inmakulada Lanbide Ikastola

Kondeko Aldapa, 5. B

20400, Tolosa

943-673629

 

Erdi Mailako Zikloa

  • Farmazia eta Parafarmazia
  • Erizaintza Laguntzailea
  • Menpekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta

Goi Mailako Zikloa

  • Diagnosi Irudia Eta Medizina Nuklearra
  • Osasun Eta Administrazio Dokumentazioa
  • Gizarte Integrazioa
  • Erradioterapia(eskaintza partzialean)

 

Oteitza Lizeo Politeknikoa

Bittoriano Gandiaga Fundazioa

Gipuzkoa kalea 5

20800 Zarautz

943 111 000

 

Erdi Mailako Zikloa

  • Mekanizazioa
  • Instalazio Elektriko Eta Automatikoak

Goi Mailako Zikloa

  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
  • Mekatronika Industriala
  • Automatizazio eta Robotika Industriala

Arizmendi ikastola

Otalora lizentziaduna, 8

20500 Arrasate

943772025

 

Erdi Mailako Zikloa

  • Osasun Larrialdiak
  • Erizaintzako Zaintza Osagarriak
  • Mikroinformatikaren Sistemak Eta Sareak

Goi Mailako Zikloa

  • Gorputz Eta Kirol Ekintzen Animazioa

Zurriola ikastola

Indianoene, 1 

20013 Donostia.

943272587  

 

Goi Mailako Zikloa

  • Gorputz Eta Kirol Ekintzen Sustapena- Kirol Teknikaria 

                                                                                                                                                           

Txorierri politeknikoa

Untzaga Ibaia kalea, 1

48160, Derio

94 403 40 60

 

Erdi Mailako Zikloa

  • Mekanizazioa

Goi Mailako Zikloa

  • Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola
  • Salmenten eta Merkataritza Guneen Kudeaketa
  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
  • Produkzioaren Programazioa
  • Automatizazioa eta Robotika Industriala
  • Informatika eta Telekomunikazio Sistemak

Harrobia

Harrobi Plaza, 4

48003, BILBO

94 472 43 66

 

Erdi Mailako Zikloa

  • Mikroinformatika-sistemak eta sareak  

Goi Mailako Zikloa

  • Gorputz eta kirol-ekintzen animazioa
  • 3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak
  • Marketina eta Publizitatea

 

Ibaizabal ikastola

Intxaurrondo, 54

48200 , Durango

946 21 5877 

 

Goi Mailako Zikloa

  • Haur Hezkuntza