ORIENTAZIOA ETA AHOLKULARITZA PSIKOPEDAGOGIKOA
Lehen saioa urriaren 15ean. Ikastureteko beste saioak egun honetan adostuko dira mintegikideen artean
Azaroko saioa bertan behera gelditu da.
Azaroaren 10eko saioa online izango da.
Ikasle etorri berrien harrera eta jarduteko protokoloa eguneratu.
Tutoretza prozesua berrikusi.
Irakurketa erraza trebakuntza.
Ikastoletako orientazio mintegikideek dituzten kezka eta beharrei erantzun
Hezkuntza Saileko azken protokolo eta jarduteko giden berri, jarraipena eta zalantzak argitzea.
Ikasle etorri berriak
Harrera protokoloa berrikusi, hezkuntza arretarako baliabideak, material erreferentziak eguneratu, praktika onak, Ikastolen gaur egungo errealitatetik abiatu (datu bilketa egiteko aukera aztertu): etorkin kopurua, atenditzeko egikerak eta baliabideak, kezkak eta beharrak).
Jasotako datuetan oinarritutako baliabideen gida praktikoa
Tutoretza plana berrikusi-eguneratu.
Ibilbide osoa definituko duen ezaugarriez hausnartu. Ikaslearen bizitza proiektua
Tutorearen-helduaren papera. Ikasleak beharko duena definitu, tutoretza lanarekin lotuta.
Irakurketa erraza formazioa.
Orientazio esparruko egikerak konpartitu. Ikastola desberdinetako esperientziak eta praktika onak partekatu: aniztasunari erantzuteko estrategia, antolaketa, esperientziak, orientatzaileen funtzioak… Foroa
Alexia
Ikasleen jarraipenerako aukerak aztertu eta gauzatzeko proposamenak
Lanbide heziketa
Lanbide heziketa orientazio akademikoan modu egokian uztartzea.
Talde lana. Bi langai nagusi garatzeko lan taldeak, aldiro talde handian egindakoaren ekarpenak eginez. Lanen denboralizazio epeak ezinbestekoak izango dira.
Trebakuntza saioak, kanpo adituen bitartez.
- Orientatzaileen parte hartzea: batez besteko kopurua saioko.
- Asebetetze maila antolaketarekin eta formazioarekin
- Gure eguneroko lanean daukan isla
Bego Gordillo Marquez