HITANOA (SAKONTZE IKASTAROA)

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 

Helburu nagusia hitanoaren erabilera jendearen arteko harremanetara eramatea da. Eta edozein ikasle hitanoari buruzko ikastaroak emateko gai izatea. Azken batean, hitanoaren irakaskuntzari zaion herra edo beldurra kentzea, irakasleek batere arazorik gabe trebakuntza ikastaro moduan erakuts dezaten.
Horretarako, ikasleek euskaldun jantziak izan behar dute, eta hobe hika egiten ohituta egotea. Alokutiboaren erabilera gainbehera etorri da urtetan eta urtetan. Hori dela eta, gaur egungo joerak ez datoz bat tradizioz hitanoak dituen ezaugarriekin: adizki aldetikoak, morfosintaktikoak, gizarte mailakoak eta abar. Horri eta Euskaltzaindiak 1994. urtean arau moduan kaleratu zuen adizki-zerrendak sortzen dituen arazoei emango diegu erantzuna ikastaro honetan.

Helburu zehatza (Sakontze maila)

Euskaltzaindiak hitanoaren adizki taula 1994an onartu zuenetik, komunikabideen bidez ari da hedatzen kalean ezaguna ez den eredu hau (hainbat euskalkitakoa hartuz, baturako eredua osatu zuen Beñat Oihartzabalek). Baina gaur egun kalean gertatu ez diren arazo batzuk sortzen ditu erabilera mailan eredu honek: nahasketak, asimilazioak, uste okerrak eta abar. Antzerki eta telebistako esperientziari esker, hitanoa erabiliz, arazoak kalera iritsi baino lehen topatu ditugu. Hori dela eta, sailkapena osatu eta hainbat ariketa proposatu ditugu, nahaste guztien argigarri izan dadin.

Edukiak: 
  • Hitanoa: hika/neutroa/xuka, harreman motak.
  • Hitanoaren espazioa.
  • Erabilera.
  • Adizki taulak, mugak eta ezaugarriak.
  • Ariketak.
  1. Zer da alokutiboaren hitano modua?
  2. Hitanoaren formak noiz erabili: gizarte harremanak, mugak
  3. Adizkiak hitano eredura nola ekarri
  4. Erabilera akatsak
    1. Esaldi nagusietatik at
    2. Erabilera nahasiak
    3. Lotura mailakoak, menderagailuekin (konpletiboak...)
    4. Adizki-sorkuntza
      • Hiperhitanoa
      • Adizki okerrak
      • Euskalkikeriak
    5. Neskena edo noka/noketa zuzen ez garatua
    6. Duda kasuak
    7. Akats gramatikalak
  5. Erabileran sortzen diren arazoak
    1. Euskaltzaindiak onarturiko eztabadako dizkiat eta hitanoaren ditiat
    2. Duk/dituk eta da/dira adizkien arteko nahasketa
    3. nor bere buruaz ari dela, nola egin hika?
    4. Diat, diagu, ditiat, ditiagu... Baina ditek, ditiztek
    5. Nola konpondu neutralizazioa?
    6. Hika kasu ezohikoak, arraroak
    7. Ahoskapen arazoak
  6. Kasu fosilizatuak
  7. Espresio fosilizatuak
  8. Gomendioak eta proposamenak
Metodologia: 

Azalpen teorikoetan hastapeneko maila, muga morfosintaktikoak, erabilera okerrak eta eredu berriak sortzen dituen arazoak eta zalantzak argituko ditugu. Horretarako, era guztietako testu errealak eskainiko ditugu, teoriari alde praktikoaren osagarria emanez: ikasleek hika jarri beharreko testu arruntak, telebistako gidoiak, nobela pasarteak, artikuluak... Beraz, ikasketari guztiek, gutxienez, 10 bat orrialde ekoitzi beharko dituzte.

Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ikastaro hasierako ebaluazioa izango dugu oinarri abiapuntua zehazteko, eta ikastaro osoan egindako lan praktikoak baliagarri izango zaizkigu ebaluazio jarraitua egiteko.

Hartzaile kopuru minimoa: 
9
Hartzaile kopuru maximoa: 
100
Ikastaro zerrendara itzuli