HAURREI IPUINAK KONTATZEN ETA IRAKURTZEN TREBATZEKO IKASTAROA: OINARRIZKO KOORDENADAK

Ikastaro zerrendara itzuliMatrikulatu
Izen emate data: 
Astelehena, 2018, Ekaina 4-tik Ostirala, 2019, Maiatza 31-ra
Hasiera - bukaera data: 
Astelehena, 2018, Iraila 3-tik Igandea, 2019, Ekaina 30-ra
Oharrak: 
  • Matrikulazioa
              Ikastaroa aurretiaz, Mikel Barriosekin lotu behar da (mbarrios@ehi.ikastola.eus).
              Matrikula www.ikastola.eus webgunean egingo da.

  • Kokapena: Ikastolan bertan. 
  • Emailea: Pello Añorga.
Ikastaroaren formatua: 
Ikastaroa
Helburuak: 
  • Ipuinak kontatzeko eta irakurtzeko konfiantza geureganatu.
  • Ahozko komunikazioa indartzea.
  • Haurrekiko harreman afektiboa zein emozionala bideratzea.
  • Harreman literarioa zein sinbolikoa garatzea.
  • Elkar entzuteko espazioa landu...
  • Sormena lantzea, kreatibitatea
Edukiak: 
  • Kontaketaren garrantzia gaur egun.
  • Kontatzeko hiru modu aztertu:
    • Irakurketa, ahots gora.
    • Kontaketa, irudiez baliatuta.
    • Kontaketa, irudiez baliatu gabe.
  • Ipuinak kontatzeko baliabideak:
    • Kontatzeko gunea: espazioa eta denbora.
    • Gorputza: ahotsa, keinuak, imintzioak, begirada...
    • Ahozko hizkuntzaren estilistika.
    • Girogarriak: erritoak.
    • Isiltasunaren erritmoa.
  • Ipuin sorkuntza: ipuinak asmatzeko estrategiak.
    • Haurren testuinguru hurbilak eta mitikoak
    • Gaur egungo gai, balore eta arazo zail batzuen erabilpena
    • Pertsonaien arteko harremanak eta loturak
    • Arazoei buruzko konponbideak
    • Ikuspegi antropozentrikoa versus kosmozentrikoa
    • Koherentzia estetikoa
  • Kontalariaren jarrera.
  • Kontakizunak aukeratzeko irizpideak.
  • Kontakizunen sailkapena.
Metodologia: 
  • Ikastaroa praktikoa izango da, bai ipuinei buruz zein kontaketaren ingurukoari buruz.
  • Ipuinen azterketa, sorkuntza eta haien bitartezko aho-kontaketarako ariketa azaldu eta praktikan jarri.
  • Bideoan grabatutako ikustapena eta iruzkina ere izango da.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak: 

Ebaluazioa jarraitua izango da eta ikastaroan zehar egindako praktiketan oinarrituko da.

Hartzaile kopuru minimoa: 
9
Hartzaile kopuru maximoa: 
100
Ikastaro zerrendara itzuli