TEKNOLOGIA ARLOA EREDU KONPETENTZIALEAN LANTZEN. JARRAIPENA DBH 2. MAILA
Lehen saioa, Irailaren 6koa, soilik DBH3n Elkarmaker unitatearen prestakuntza eta gelaratzea egingo duten ikastoletako irakasleentzako da. Esperientzia hau dagoeneko onartuak dauden ikastoletan bakarrik egingo da aurten.
- Teknologia arloa eredu konpetentzialean lantzeko urratsak ematen jarraitu, irakasleen arteko lanketa abiapuntu.
- DBH 2. mailako unitateen ebaluazio konpetentziala prestatu, horretarako unitateen konpetentzia, egitura, egoera eta ebaluazio irizpideak zehaztuaz.
- DBH2ko unitateak egin eta era digitalean prestatzea, urtean zehar gelan erabili ahal izateko.
- DBH3n lehen hiruhilekoan Elkarmaker proiektua pilotatzea, horrela onartuta duten ikastoletan.
- Arloari dagokion koordinazio orokorra egin.
- EKI proiektuko ikasmaterialgintza diseinua izango da abiapuntu
- Ikastola bakoitzean DBH1. zikloan lantzen den eduki sorta errespetatuz, horien lanketa eredu konpetentzialera ekartzea izango da gakoa.
Eki proiektuaren ebaluazio diseinua oinarri hartuko du ikastaroak. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko mintegiaren formatua izango du saio bakoitzak, teoria eta hari buruzko taldeko hausnarketa uztartuz.
Ikastola bakoitzak konpetentzietan oinarritutako lanketara egiten duen ibilbidea baloratuko da.
Saioetan parte-hartze aktiboa.
Saio bukaeran ebaluazio galdetegia betetzea
Xabier Garcia Izagirre