'Bizirik gaudelako' abestia, eskura

BIZIRIK GAUDELAKO, Brendan Graham irlandarraren musika eta Olatz Zugastiren hitzak dituen kantuaren partitura eskura duzue, ahotsa eta pianoarentzat.

2010ean Gasteizen egin zen Ikastolen Ikasturte Hasierako Ekitaldian abestu zen kantu hau berau (gogoratu ikastolen sortzaileak omendu genituela).  Ikastolen sorrera garaiko espiritua gogora ekarri nahi du abesti honek, eta Orioko Ikastolatik Olaxka taldearen ahotsen bidez plazaratu zen. Partituraren azaleko margoa Sara Otañorena da.

Eskerrak ematen dizkiogu Orioko ikastolari lan hau guztien esku jartzeagatik

 

Etiketak: